Portugalgo Berrezarkuntzaren Gerra | |||
---|---|---|---|
Veloso Salgadoren 'Joan IV.aren aldarrikapena' | |||
Data | 1640ko abenduaren 1a-1668ko otsailaren 13a | ||
Lekua | Portugal | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Portugalgo Berrezarkuntzaren Gerra (portugesez: Guerra da Restauração; gaztelaniaz: guerra de la Restauración) Portugalen 1640 eta 1668 artean izandako gatazka izan zen. XIX. mendeko historialari erromantikoek asmaturiko izena da, Portugalgo Erresumaren eta habsburgotarren arteko gatazka izendatzeko. Gerra 1640ko Portugalgo matxinadan hasi eta 1668ko Lisboako Itunarekin amaitu zen. 1640 eta 1668 artean, Portugal eta Espainia artean aldizkako borroka txikiez gain, zenbait gudu ere izan ziren, gehienak iberiarrak ez ziren herrialdeekin zituzten gatazkek sortuak. Orduko Espainiak 1648ra arte Hogeita Hamar Urteko Gerran eta 1659ra arte Franko-espainiar Gerran parte hartu zuten; Portugalek, berriz, 1663ra arte Luso-herbeheretar Gerran borrokatu zuen. Gerra horren ondorioz, dinastia berri batek Bragantza Etxea habsburgotarrak ordezkatu zituen Portugalgo tronuan eta Iberiar Batasuna amaitu zen.